Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Hondarribiko aterpetxea

Kokapena

Juan Sebastián Elkano aterpetxea Hondarribiko hirigunetik 800 metrora dago, Higuer itsasargira doan errepidean. 152 plaza ditu 3 solairutan banatuta, 2, 4, 10 eta 14 oheko logeletan. Aterpetxeak norberaren gauzak gordetzeko armairuak eskaintzen dizkio erabiltzaile bakoitzari. Jangela, aretoa, telebista-gelak (DVDarekin eta bideoarekin), bilera-gela, ikasi eta lan egiteko gelak eta garbitegia.

Kanpoaldean aisiarako gune handia dago, belar artifizialeko kirol anitzeko pista eta umeentzako parkea barne.

Ezgaituentzat egokituta dago.

Juan Sebastian Elkano
Higer bidea, z/g
20280 Hondarribia

TELEFONOA

 

Erabiltzaileak

  • Ikastetxeak (gutxienez 12 lagun).
  • Haur eta gazte elkarteak (gutxienez 12 lagun).
  • Irabazi asmorik gabeko gainerako entitateak (gutxienez 12 lagun).
  • REAJ edo IYHF erakundeen txartelak dituztenak.

 

Ostatu-erregimena

Aukera desberdinak daude: ostatua eta gosaria, mantenu erdiko zerbitzua eta mantentu osoko zerbitzua.

 

Tarifak

 

Tarifa murriztua* (BEZ barne)
Zerbitzua Gazteak < 25 Helduak >= 25
Ostatu osoa 20,00 € 24,20 €
Mantenu erdia 15,80 € 19,25 €
Bazkaria 07,00 € 08,80 €
Afaria 07,00 € 08,80 €
Gaua eta gosaria 12,00 € 14,85 €

*Ikastetxeak, haur eta gazte elkarteak, ezgaituen elkarteak eta irabazi asmorik gabeko beste entitateak.

 

Tarifa arrunta* (BEZ barne)
Zerbitzua Gazteak < 25 Helduak >= 25
Ostatu osoa 28,00 € 39,60 €
Mantenu erdia 21,50 € 33,00 €
Bazkaria 08,50 € 11,00 €
Afaria 08,50 € 11,00 €
Gaua eta gosaria 17,00 € 24,20 €

*Aterpekideak txartelarekin.

 

3 urtetik beherako haurrek ez dute ordainduko, oherik okupatzen ez badute.

Izaren zerbitzuari dagokion prezioa sartuta dago tarifetan.
 

 

 

Guneak

  • Jangela
  • Telebista (DVDarekin eta bideo-gelarekin)
  • Aretoa
  • Bilera-gelak
  • Umeentzako parkea
  • Lorategi handia
  • Kirol anitzeko pista
  • Aparkalekua

Zerbitzuak

  • Armairuak
  • Wifi
  • Garbitegia

 

Hondarribiko aterpetxea

Hondarribiko aterpetxea

Hondarribiko aterpetxea

Hondarribiko aterpetxea

Hondarribiko aterpetxea

Hondarribiko aterpetxea

 

Ordutegia

  • Harrera: 09.00 - 16.00
  • Gosaria: 09.00
  • Bazkaria: 13.30
  • Afaria: 20.30
  • Itxiera: 24.00

 

Inguruko jarduerak

  • Hondartza
  • Mendian ibili
  • Urpekaritza
  • Surfa
  • Bela
  • Bizikletan ibili
  • Zaldiketa
  • Piraguismoa
  • Arraunketa
  • Golfa

 

Nola iritsi?

Errepidez

Era desberdinetan iritsi daiteke Aterpetxera.

  • N-1 errepidetik Irun arte, bertan Hondarribira doan eskualde-errepidea hartuta.
  • Bilbao-Behobia A-8 autobidea hartuta, Irungo irteeran aterata.
  • Lezotik ateratzen den errepidea hartuta, Jaizkibeletik iristen dena.

Distantziak:

  • Biarritz, 26 km
  • Donostia, 20 km
  • Hendaia, 3 km
  • Irun, 2,5 km

Garraio publikoa

Autobusez, autobus konpainia hauekin:

- Donostia-Hondarribia: Ekialdebus konpainiarekin (www.ekialdebus.eus).

- Irun-Hondarribia: AUIF konpainiarekin (www.auif.es).

- Iruña-Hondarribia: La Baztanesa konpainiarekin, udaran bakarrik (www.labaztanesa.com).

Trenez, Irungo geltokiraino.

Donostiako Nazioarteko Aierportua udal horretan dago.

 

Online erreserbatu