Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Arauak eta baldintzak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Aterpetxeen Sarea erabiltzeko, behar-beharrezkoa da baldintza hauek onartzea:

  1. Aterpetxeen erreserba egin daiteke Haur eta Gazteen Zerbitzuaren Aterpetxeetako Informazio eta Erreserba Zentralean, edo Internet bidez, jarraian adierazten den prozeduraren arabera:
    1. Hasteko, plaza, zerbitzu eta egunen aldetik eragozpenik ez dagoela egiaztatu ondoren, erreserba egin nahi dutenek egonaldiaren zenbatekoaren % 25 ordaindu beharko dute (erabiltzaile-lehentasunei buruz ikus foru agindu honetako 5. artikulua).
    2. Ordainketa horren ondoren eta taldea instalaziora iristeko eguna baino hamar egun lehenagoko epean, egonaldiaren zenbatekoaren beste zatia (% 75) ordaindu beharko da. Bi ordainketen arteko epean taldearen arduradunak erreserbatutako plaza kopurua aldatzeko aukera izango du, erreserbatutakoak gehienez ere %10 murriztuz. Erreserba egiteko momentuan interesatuak aukera izango du egonaldiaren zenbateko osoa ordaintzeko.
    3. Bigarren ordainketa hori, %75koa, egiten ez bada, talde erabiltzaileak galdu egingo du bai lehenengo ordainketa eta baita instalazioa erabiltzeko eskubidea ere, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren, Gazteen eta Lankidetzaren Garapenerako Zerbitzuak lekua beste erakunde bati esleitzeko eskubidea izango du.
    4. Erreserba deuseztatzen bada, aurreratutako dirua itzuli egingo da, baldintza eta ehuneko hauen arabera:
      • % 100, gazte aterpetxean egonaldia hasteko eguna baino bi hilabete lehenago deuseztatzen bada erreserba.
      • % 50, gazte aterpetxean egonaldia hasteko eguna baino hilabete bat lehenago deuseztatzen bada erreserba.
      • Ez da dirurik itzuliko aterpetxeko egonaldia hasteko hilabete bat (30 egun) baino gutxiago geratzen dela deuseztatzen bada erreserba.
      • Ez da ezer kobratuko baldin eta b), c) eta d) paragrafoetan araututako baliogabetzeak halabeharrez gertatzen badira Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuaren iritziz, edo baliogabetzea zerbitzuak berak egonaldia bertan behera uztea erabaki duelako gertatzen bada; halakoetan itzuli egingo da aurrez ordaindutakoa.
  2. Ordainketaren faktura da bai hitzartutako zerbitzuak, bai talde, elkarte eta ikastetxe hartzailearen nortasuna egiaztatzen dituen agiria eta aurkeztu egin behar da aterpetxera iristean. Halaber, arduradunaren izena eta taldeko kideen zerrenda osoa aurkeztu behar dira aterpetxean, fakturarekin batera doan ereduan oinarrituta.
  3. Ostatu eta gosariari, pentsio erdiari eta pentsio osoari dagozkien tarifen barruan izara zerbitzuaren prezioa sartuta dago 2008. urtearen hasieratik.
  4. Irteera egunean, gelak goizeko 10etarako utzi behar dira, erabiltzeko moduan.
  5. Gaizki erabili edota kontuz ibili ez direlako aterpetxean gerta daitezkeen kalte eta hondaketen erantzuleak erabiltzaileak izango dira.

Erreserba hau egiteak esan nahi du baldintza orokor hauek onartu egiten direla.

 

Dokumentuak behera kargatu

Prezio publikoak [pdf]

Honi lotutako informazioa