Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

ZuZEUko gaztea saria

Hilabete bakoitzean artikulu onena argitaratzen duen gaztea sarituko dute

2016·04·01


ZuZeu orainkariak eta Azkue Fundazioak lehiaketa jarri dute martxan 30 urtez azpiko gazteentzat. Lehiaketaren xedea da gazteak euskaraz idaztera animatzea eta, horretarako, idazleek ZuZeuko erredakzioaren laguntza izango dute euren lanak behar bezala idatzi eta argitaratzeko.

Hilabetero artikulu bat hautatuko da eta irabazleak 150 € irabaziko ditu. Honakoak dira baldintzetako batzuk:

  • Artikuluak originalak beharko dute izan, eta inon argitara gabekoak.
  • Artikulua argitaratzen den unean, egileak 30 urte baino gutxiago dituela erakutsi beharko du.
  • Artikulu bakoitzak 300 hitz izango ditu, gutxienez, eta argazki edo ilustrazioren bat ere beharko du, hau ere gutxienez.
  • Argitaratutako artikuluak, ZUZEUko gainerako guztiak bezalaxe, Creative Commons aitortu lizentziapean geratuko dira.
  • Nahi adina artikulu argitara daiteke.

Nola parte hartu?

  • Artikulu edo sarrerak ZUZEUn argitaratu beharko ditu egileak, bertan erregistratu eta WordPress editorea erabiliz. Hona hemen orria 
  • Egileak erregistratzean emandako benetako izen-abizen eta argazkiarekin sinatuko du.

Informazio gehiago