Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zuzentzaile-itzultzaile beka 1 Berria taldean

9 hilabete iraungo du bekak eta lana taldeak duen Andoaingo egoitzan burutuko da.

2016·09·19


Unibertsitate-titulua (erdi edo goi mailakoa) duten gazte esperientzia gabeei zuzenketa- eta itzulpengintza-praktikan lantzeko aukera ematea da bekaren helburua, hau da, ikasleen karrera profesionala bideratzeko eremu posible gisa ezagutzeko aukera izatea.

Bekaren iraupena 9 hilabetekoa izango da, baina sailaren eskaerari erantzunez, Berriak  12 hilabeteko epea bete arte luzatu ahal izango du. 6.255 inguru jasoko ditu bekadunak eta Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean izena emanda egongo da.

Interesa duenak eskaera orria orria bete eta aurkeztu beharko du gizabaliabideak@berriataldea.net helbidean edo Berriaren egoitza nagusian (Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain). Eskaerak aurkezteko epea irailaren 28an amaituko da.

Informazio gehiago

Eskaera orria