Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zinemaren eta Giza Eskubideen Nazioarteko gazte topaketan parte hartzeko deialdia

Donostia 2016k eta Giza Eskubideen Zinemaldiak hamar gazte aukeratuko dituzte. Topaketa apirilaren 15etik 22ra bitartean egingo da, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan.

2016·03·01


Zortzi egunez, giza eskubideen eta zinemaren arloko zenbait ikasle eta profesional gaztek hausnartzeko eta jakintzak partekatzeko aukera izango dute, gai nagusitzat zinemak giza eskubideen defentsarako duen ahalmena hartuta. Horrez gain, jakintza horiek egoera praktikoetan aplikatuko dituzte. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 4an amaituko da, ostiralean.

Donostia 2016k eta Giza Eskubideen Zinemaldiak hamar gazte hautatzeko deialdi bat iragarri dute, Zinemaren eta Giza Eskubideen Nazioarteko Gazte Topaketan parte hartzeko.

Topaketa apirilaren 15etik 22ra bitartean egingo da, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan, eta Donostia 2016ren Bakearen Itsasargiaren programaren parte da. Udaleko Gazteria eta Aterpetxeen atalaren partaidetzarekin.

Informazio +