Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

ZINELEKU programan plazak libre!

Ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta emanaldiak egiteko programa 18 eta 25 urte bitarteko gazteentzako

2016·05·17


Aurten, lehen aldiz, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek Zineleku programa antolatu dute elkarlanean. Programa honek diziplinarteko prestakuntza eskaintzen die ikus‐entzunezkoen alorrean etorkizuneko sortzaile izan nahi dutenei; ekimena Kalaka Lab-en eskutik garatuko da.

Proiektuko partaideak Zarauzko Igerain aterpetxean egongo dira hamar egunez, eta bertan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen eskola magistralak eta bestelako arte diziplinak emango dituzte, proiekzioetan, performancetan eta kontzertuetan ere parte hartuz.

Hauexek izango dira irakasle gonbidatuak, besteak beste: Joxe Mari Goenaga, gidoia eta errealizazioa, Maider Oleaga, gidoiaren praktika, Juan Arrosagaray, errealizazioaren praktika, Kepa Sojo, sortze-prozesua, Garbiñe Ortega, zinemako programazioa eta komisariotza eta Pere Ginard, ohiko eta esperimentaziozko animazioa. Katixa Agirre, Idoia Zabaleta eta José Luis Rebordinos izango dira gurekin, gonbidatu berezien artean.

Oraindik programan parte hartzeko plaza batzuk geratzen dira libre. Aukera ezin hobea da da zinema eta ikus-entzunezkoen artean edo komunikazioan edota arte ederretan interesa duten 18 eta 25 urte bitarteko gazteek esperientzia paregabe batez gozatzeko. 

Izen-ematea eta argibide gehiago: