Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zineleku 2017

Zineleku programa bat da, ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzarako, ekoizpenerako eta emanaldiak egiteko sortua.

2017·03·03


Deialdia egiten duena: Arabako Foru Aldundia. Gazteriaren Foru Erakundea

Baldintzak:

  • 18 eta 29 urte bitarteko gazteak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegokoak, Nafarrokoak edo Iparraldekoak badira.
  • Euskara menderatzea.

Edukia:

Helburua da ikus-entzunezkoen sortzaile berriei diziplina arteko prestakuntza ematea, ikuspuntu komunitariotik. Murgiltze-proiektu hau Gasteizko hirigune zaharrean gauzatuko da, elkarrekintza eta trukea sustatzen dituen espazio batean, hain zuzen; hala, aukera izango da prestakuntza eta sorkuntza-esperientzia paregabe bat elkarrekin bizitzeko.

Data: uztailaren 23tik abuztuaren 3ra.

Tokia: Santa Maria Katedrala aterpetxea (Vitoria-Gasteiz).

Izen-ematea: martxoaren 1etik maiatzaren 1era, parte hartzeko inprimakiaren bidez (Gazteriaren Foru Erakundearen  web-orrian, Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuan edo www.zineleku.org web gunean).

Epea: 2017/05/01

Kontaktua:

Gazteriaren Foru Erakundea Joaquín José Landázuri 3 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 181988

Informazio +