Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zientziaren arloko emakume eta neskatoen astea

Otsailaren 11 Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna izan da

2017·02·15


Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015eko abenduaren 15ean erabaki zuen, 70/474/Add.2 ebazpenaren bitartez, otsailaren 11 Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna izendatzea. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak hainbat ekintza aurrera eraman ditu, emakumeek zientziaren eta teknologiaren munduan egiten duten lana agerian jartzeko asmoz.

Horietako ekintza bat da Leku hori izeneko bideoa, non oraindik ere emakumeek zientzian duten ikusgaitasun urria salatu nahi den, baina baita gaia positibismoz jorratu ere.

 

EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arduradun Juan Ignacio Pérez Iglesiasek idatzi bat argitaratu du egun honi buruz: Gaur zientziaren arloko emakume eta neskatoen eguna da, egunero bezala. Haren hitzetan: “emakume oso gutxik erabaki ohi dute zientziarekin eta teknologiarekin lotutako karrerak ikastea. Eta, oro har, zientziaren munduan emakumeak ez dira ailegatzen gizonek bereganatzen dituzten hierarkia eta ardura mailetara.”

Ikusi artikulua