Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Xabi Solano, Nahikari Garcia eta Juantxo Arakama Urnietako gaztelekuan izango dira ostiralean

Instant1ean programaren barruan eta Ni ere #sareanONdo! Eta zu? jarrerarekin bat eginez, hainbat ekintza antolatu dira Gipuzkoako gaztelekuetan datozen egunetarako.

2017·03·23


Instant1ean programaren barruan eta Ni ere #sarenONdo! Eta zu? jarrerarekin bat eginez, hainbat ekintza antolatu dira Gipuzkoako gaztelekuetan datozen egunetako.

Urnietan ostiral honetan, martxoak 24, “Sare sozialak eta praktika onak” solasaldia egingo da pertsona ezagunekin. Esne Beltza taldeko Xabi Solano, Glaukomako abeslari Juantxo Arakama eta Nahikari Garcia, Realeko jokalaria, izango dira Urnietako gaztelekuan. Saioaren helburua izango da nerabeek sare sozialen erabileraren eredu onak eta mezu positiboak jasotzea beraientzat eredugarriak diren pertsonengandik.

Solasaldia 17:00etan hasiko da, baina jendeari zertxobait lehenago joatea eskatzen zaio ekitaldia garaiz hasteko.

Eskoriatzan, martxoaren  25ean,  “Argazki rallya”  arratsaldeko 18:00etan izango da.

Donostian datozen egunetan era izango da aukera tailerretan parte hartzeko;

  • Bidebietan, martxoaren 25ean “Komunikazioaren garapena” izango da.
  • Intxaurrondon, martxoaren 28an “Sareko portaera egokiak”.
  • Martutenen, martxoaren 29an “identitate digitala sortzen”

Guztiak gaztelekuan eta arratsaldeko 18:00etan izango dira.

Agenda +