Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Wikiproiektu berria!

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu dute ikastaroa.

2016·09·28


Unibertsitatea eta Wikipedia biak ezagutza hedatzeko asmoa duten erakundeak izanik, bien arteko elkarlana sustatu nahi du ikastaroak, jakintza alor ezberdinetako edukiak euskarazko Wikipedia handitzeko edo/eta hobetzeko erabiliz.

Wikipedian sakondu eta informazioa nola landu jakin nahi duen orok ikastaroan izena eman besterik ez du. Ikastaroan Wikipediak nola funtzionatzen duen azalduko da.

Ikastaroa:

  • Prestakuntza-saioak: (6 ordu) Wikilari adituen eskutik.
  • Bakarkako lana: erreferentziak bildu, artikulua idatzi, zuzendu (15 ordu).
  • Wikilarien arteko topaketa: (4 ordu).
  • Hasi eta amaitu bitartean, irakasle eta wikilarien tutoretza izango da, zalantzak argitu eta bidean laguntzeko.

Noiz:

  • Matrikulazioa: irailaren 16-28 artean.
  • Izena emateko: vicer.campus-gipuzkoa@ehu.eus.
  • Prestakuntza-saioak: irailak 30 eta urriak 3.
  • Wikipedia-topaketa: abenduak 1 C.Santamaría Liburutegian.
  • Lanak entregatzeko epea: abenduaren 16a, 23:59ean (UTC+2).

Informazio +