Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

VII. Gaztezulo bideo-lehiaketa

Urriaren 7an hasi eta azaroaren 10era arte aurkeztu ahalko dira lanak

2016·10·11


Gaztezulok, gazteentzako bideo-lehiaketa jarri du martxan zazpigarren urtez. 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahalko dute, bai bakarka bai taldeka, eta gaia librea izango da.

Bideoen iraupena gutxienez minutu 1ekoa izango da, eta gehienez 3 minutukoa (kredituak barne). Hizkuntza euskara izango da eta  aurkezten diren bideoek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute.

Honakoak izango dira sariak:

  • Bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du.
  • Bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du.
  • Gaztezulo.com webgunean azaroaren 10ean 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanak Ikusleen Saria jasoko du, egileak hainbat produktuz eta Gaztezulo materialez hornitutako otarra jasoko du.
  • Aurtengo edizioan Aitor Abaroa zinema-kritikaria, Maialen Goñi ZINEA.EUS ataleko arduraduna eta Koldo Almandoz kazetari eta zinemagilea arituko dira epaimahaikide lanetan.

Animatu eta parte hartu!

Informazio gehiago