Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

VI. Gaztezulo bideo-lehiaketa

Urriaren 6an hasi eta azaroaren 10era arte aurkeztu ahalko dira lanak

2015·10·07


Gaztezulok, GazteBizHitzaren laguntzarekin, gazteentzako bideo lehiaketa jarri du martxan seigarren urtez. 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahalko dute, bai bakarka bai taldeka,  eta gaia librea izango da.

Bideoen iraupena gutxienez minutu 1ekoa izango da, eta gehienez 3 minutukoa (kredituak barne). Hizkuntza euskara izango da eta  aurkezten diren bideoek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute.

Honakoak izango dira sariak:

  • Bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du.
  • Bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du.
  • gaztezulo.com webgunean azaroaren 26ko 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta Gaztezulo materialez hornitutako otarra jasoko du.

Informazio gehiago