Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Uztailean Ikasgela Ibiltaria Gipuzkoan barrena dabil

Jakin nahi duzu zure herritik noiz pasatuko den?

2017·07·14


Autobus ibiltaria Gipuzkoako 12 herritan izan da, dagoeneko. Bertan, haur eta gazteek programazioa zer den ezagutu dute bideo-joko eta webguneak sortuz. Helburua teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzea da eta, bidenabar, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzea.

 

 

Kode_Eskolak zuzentzen ditu programazio-tailerrak: 45 bat minutu irauten dute eta dohainekoak dira, guztiz. Hori bai, aurrez eman behar da izena, haietan parte hartu ahal izateko.

Gainera, Ikasgela Ibiltaria pertsona ezinduen behar eta premietara ere egokituta dago, haien irisgarritasuna eta jarduneko parte hartzea errazteko.

Tailerrei buruzko informazioa ezagutu nahi duzu? Sartu hemen.

 

Argazkien iturria: Kode_Eskola