Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Uztailean zehar Ikasgela Ibiltariak Gipuzkoako lurraldea zeharkatuko du

Ekainaren 29tik uztailaren 30 arte Ikasgela Ibiltariak Gipuzkoako lurraldea zeharkatuko du.

2017·06·28


Ekainaren 29an Donostian martxan jarriko da uztailean zehar Gipuzkoako lurraldea zeharkatuko duen Ikasgela Ibiltaria. Autobusaren barruan antolatuko dira taldeen bisitaldiak gazteei eta hezitzaileei mundu digitalean behar bezala moldatzeko tresnak eskaintzeko. 

Kode Eskolak zuzenduko ditu programazio tailerrak: 45 bat minutu iraungo dute eta dohainekoak izango dira guztiz. Hori bai, aurrez eman beharko da izena, haietan parte hartu ahal izateko.

Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Heziketa Bereziko ikasle eta irakasleen sentsibilizaziorako heziketa kanpaina da batez ere Ikasgela Ibiltaria. KULTURA DIGITAL@ programaren atala dugu proiektu hau.

Aldundiak, Orona Fundazioak eta Koda-Eskola sustatua da eta Irizar enpresaren laguntza ere jaso du. Alabaina, gizarte orokorrera, hartan diharduten talde eta elkarteetara, ere iritsi nahi du kanpaina honek, programazioaren ikaskuntzaren bitartez lehen adinetan (8-16 urte) dauden haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzeko eta, bidenabar, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzeko. Gainera, pertsona ezinduen behar eta premietara ere egokitua da Ikasgela Ibiltaria, haien irisgarritasuna eta jarduneko parte hartzea erraztuko dituen aldetik.

Tailerrei buruzko informazioa ezagutu nahi baduzu sartu hemen.

Izen ematea eta harremanak

  • Parte hartu nahi badezu, bete ondorengo formularioa
  • Talde baten orduaren erreserba egiteko eta izen emate prozesuan laguntza jasotzeko, proiektu honen Idazkaritza Teknikoarekin jarri ahal izango zara harremanetan, 943 000 333 telefono zenbakira deituta, edo info@kode-eskola.eus helbidean.