Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

UPV/EHUren udako ikastaroak abian

Izen-emateko epe zabalik da dagoeneko eta eskaintza zabala da aurten ere.

2015·05·21


UPV/EHUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute. Aurtengo egitarauak 180tik gora jarduera bildu ditu: ikastaroak, tailerrak, jardunaldiak, biltzarrak zein eskolak. Maiatzaren 19tik irailaren 30era bitartean izango dira horiek guztiak, hain zuzen, Donostiako Miramar Jauregian, Bilboko Bizkaia Aretoan, Vitoria-Gasteizen, Moreda Araban, Agurainen, Guardian, Zumaian, Irunen eta Baionan.

Izen-emateko ireki duten lehen epe honetan, hau da, maiatzaren 31ra arte, matrikula %15 merkeagoa izango da kasu guztietan.

Antolatzaileek hiru ekimen azpimarratu dituzte: "Basque Yourself First International Summer School Programa, DSS2016eu fundazioarekin elkarlanean daukaten zeharkako zikloa, eta ziklo berri baten sorkuntza, elikadurari dagokiona".

Ikastaroen eskaintza osoa horretarako propio sortu duten www.uik.eus webgunean duzu, baita izena emateko jarraibideak ere.