Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak, 2016-2017 ikasturtea

Gaurtik aurrera egin daiteke diru-laguntza jasotzeko eskaera

2016·07·14


IRIZPIDE OROKORRAK: 

1.- Eskatzaileek ikasketak EAEko ikastegietan egiten baldin badituzte, EAEko unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2016ko irailaren 30ean bukatuko da.

2.- Eskatzaileek ikasketak EAEtik kanpoko ikastegietan egiten baldin badituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2016ko urriaren 15ean bukatuko da.

3.- Ikasleek EAEn ikasketak egin nahi badituzte, eta ikasketa horietarako matrikula-epea irailaren 25a igaro ondoren hasten bada, edo Estatuko gainerako lekuetan bada, urriaren 10a igaron ondoren, matrikula egunetik zenbatuta, bost asteguneko epea izango dute beka-eskaera egiteko. 2016ko abenduaren 31 igaro ondoren ez da eskabiderik onartuko inola ere.

4.– Matrikulatzeko epea 2015eko abenduaren 31ren ondorengoa duten ikasketak egiten dituztela-eta, arrazoi horrengatik, joan den ikasturtean beka eskatu ezin izan zuten pertsonen kasuan, aurreko puntuetan adierazitako epeen arabera jokatuko da, betiere ikasketa horiek amaitzeko data 2017ko ekainaren 30a baino lehenagokoa bada.

Informazio gehiago 

Kontaktua