Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Udako ikastaroak 2016: Ikastaro-proposamenak

Udako Euskal Unibertsitateak deialdia egin du iradokizunak jasotzeko

2016·02·02


Aurten UEUk eskaini dezakeen ikastaro bati buruzko ideiaren bat baduzu, Unibertsitateak iradokizunak aurkezteko epea ireki du, otsailaren 14ra arte.

Udako ikastaroak ikastaro, hitzaldi, mintegi nahiz jardunaldiak izan ohi dira, ekaina eta uztaila bitartean. Goizez soilik edo goiz eta arratsaldeko saioak izan daitezke, gehienez 2/3 egunetan ematekoak. Soilik izaera teorikoa duten proposamenak ere aurkeztu daitezkeen arren, izaera praktikoa dutenak hobesten dira.

Interesa edo zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan antolatzaileekin: