Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Transexualitateari buruzko jardunaldiak

Maiatzaren 14ko asteburuan izango dira, Zarautzen

2016·05·04


Eusko Jaurlaritzak, Berdindu!-k (Lesbiana, gay, bisexual eta transexualei arreta emateko zerbitzua) eta Gehitu-k (Euskal Herriko Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkarteak) antolatu dute jardunaldia. Identitate sexualari buruzko tailerrak eta hitzaldiak izango dira, besteak beste.

Maiatzaren 17an homofobiaren aurkako eguna da eta, horren harira, Zarauzko Igerain aterpetxean izango dira jardunaldiak maiatzaren 14an eta 15ean. Izen-ematea telefono bidez edo email bidez egin daiteke eta 10 euro balio ditu. Honako hau da programa:

Larunbata, maiatzak 14:

  • 16:00­ Jardunaldiei hasiera ematea
  • 16:30­ Identitate sexualari buruzko hitzaldia
  • 18:30­ Lege-egoerari buruzko hitzaldia
  • 20:30­ Afaria

Igandea, maiatzak 15:

  • 9:00­ Gosaria
  • 10:00­ Identitate sexulari buruzko tailerra
  • 12:00­ Bizipenen truke-tailerra
  • 14:00­ Bazkaria
  • 17:00 ­Jardunaldiei amaiera ematea