Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

TKgune enpresa industrialen ideia lehiaketa gazteentzat. III Edizioa

Erkidegoko 35 urte arteko gazteentzat.

2015·05·05


Edukia:

  • Erkidegoko 35 urte arteko gazteentzat
  • 2.500 eta 2.000 euroko sariak eta baliabide industrialak ideia garatzeko eta negozio bihurtzeko.
  • Aurkezteko epea: 2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 13 arte

Ekintzailetasun industrialaren eremuan kokatuz, Euskal Herrian errotutako beste ekintza on batzuk osatu nahi ditu.

Beste sektoreekin alderatuta ekintzailetasun industrialak baditu hainbat zailtasun; ondorioz, mota honetako proiektuen kopurua txikiagoa da. Batetik azpiegitura garestiak behar ditu abiatzen diren momentutik (makinak batik bat), eta horrek dakarren finantzazioa litzake lehen oztopoetako bat.

Testuinguru honetan, ekintzailetasun industriala sustatzeko eta etorkizuneko erronkak era arrakastatsuan lantzen lagunduko duen eremua sortzeko, ekimen hau antolatu dute. 

Antolatzaileak: Tkgune Fabrikazioa, Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, Tkgune Fabrikazioa (lehen ASMAOLA+) gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren II Edizioa abiatu dute, Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Danobat Group Koop. E., Alcorta Forging Group S.A., Grupo Schaeffler, Rural Kutxa eta Grupo Unceta enpresen babesarekin.

Informazio +