Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Street art topaketa Donostiako suhiltzaileen egoitzan

Izena emateko epea: uztailak 11.

2017·07·04


320x162

Uztailaren 14an eta 15ean Donostiako suhiltzaileen egoitzan Street art topaketa egingo da. Bertan, 16-25 urte bitarteko gazteek sormena sustatu eta kaleko artea ezagutuko dute diziplina artistiko gisa.

Donostiako Udaleko Gazteria Sailak jarri du programa abian, Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamenduko Udal Zerbitzuarekin batera. Izena emateko epea uztailaren 11 arte (hau barne) egongo da zabalik, eta interesatuek Donostiako Gazteriako webgunearen bidez eman dezakete izena: www.donostia.eus/gazteria

Ekimenean parte-hartzeko 40 plaza daude eta eskainitakoak baino izen emate gehiago jasotzen badira, Gazteria Sailak zozketa publikoa egingo du uztailaren 12an. Adin txikikoek aita, ama edo tutoreen baimena izan beharko dute ekitaldian parte-hartzeko eta hautatuek 12 euroko kuota ordainduko dute.

Egitaraua eta parte hartzeko oinarriak: HEMEN

Izena emateko: HEMEN