Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Sormenaren eta Teknologiaren Hiri Campusa, Bilbon

Doako ikastaroa da, 9-14 urtekoentzat, uztailaren 18tik 22ra

2016·07·12


ESLE, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak, gazteei zuzendutako ekintzailetzako hiri campusa antolatu du. Tailerraren helburua da ekintzailetzarako gaitasunak piztea teknologia irekien bidez; eta horretarako, parte-hartzaileek kode irekiko software eta hardware tresnak erabiliko dituzte.

Taldeka proiektu desberdinak sortu ahal izango dira eta prozesu osoan zehar robotikarekin, dronekin eta 3D inprimaketarekin lotutako dinamikak egingo dira, horrelako teknologiek eskaintzen dituzten aukerak modu dibertigarri batean ezagutzeko.

  • Noiz: uztailaren 18-22
  • Ordutegia: 9:30-13:30
  • Adina: 9-14 urte
  • Non: Auzofactory eraikina, Rekalde, Bilbo
  • Izen-ematea eta kontaktua: AuzoFactoryRekalde@BilbaoEkintza.Bilbao.net edo 944 209 046

Informazio gehiago