Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Sormenapp: Haurrak protagonista dituen app berria

Ipuinak gaika sailkatuta daude eta sistema bat du, haurrak mezua ondo jaso duela ziurtatzeko.

2017·01·27


App honek haurrentzako ipuinak biltzen ditu eta euskara hutsean argitaratua dago. Ekintech enpresa da sortzailea.

Ipuinen sailkapena gaika egina dago, hainbat baliotan oinarrituta: adiskidetasuna, konfiantza, … Gainera, haurrak ipuina irakurri ondoren, mezua ondo jaso duela ziurtatzeko hainbat galdera erantzun behar ditu.

Horrez gain, haurrek zenbait irudi ere (Uxue Uruburu diseinatzaileak egindakoak guztiak) pertsonalizatu ditzakete: nahi duten eran koloreztatu edo aldatu eta, ondoren, haien gustuko ipuinetan txertatu. Ondorioz, haurraren parte-hartzea bultzatzen du.

Ipuinak irakurri edo entzun egin daitezke eta Android zein iPhone gailuentzat dago eskuragarri.