Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Sormen proiektuetarako dirulaguntzak gazteentzat

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuak deialdia egin du gazteei, sormenerako eta kultur hedapenerako lagun­tza emateko.

2016·10·26


Diru-laguntzak ondoko proiektuentzat izango dira: musikagileen maketa-grabazioa eta -edizioa; komiki, fanzine edo bestelako kultur argiltapenen edizioa; antzezlanen ekoizpena; ikus-entzuneko lanak; eta teknologia berriekin erlazionatutako lanak. 

Baldintzak:

  • Diru-lagun­tzak eskatu ahal izango dituzte nortasun juridikorik gabeko per­tsona fisikoek, eta baita nortasun juridikoa dutenek ere, sormenaren eta kultur hedapenaren arloan lanean aritu edo jarduera zeha­tzak egin nahi badituzte.
  • 14-30 urte bitartean izatea (taldearen bi heren ­gutxienez). Zarauzko udalerrian bizi­tzea azken urtean (taldearen bi heren ­gutxienez).
  • Proiektuak edo jarduerak euskarazkoak izango dira.

Epea: 2016/11/18

Eskaerak egiteko:  Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte eskaera orriak. Inprimakia Zarauzko Erregistro Nagusian eta udalaren webguneko Gazteria sailaren atalean eskuratu daitezke.

Kontaktua:

Zarauzko Udala   Kale Nagusia, 29

20800 Zarautz (Gipuzkoa)

Informazioa +