Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Robotika eta bideojoko tailerrak uda honetan Debabarrenan

Tailer hauetan haur eta nerabeek teknologiarekin ikasi, jolastu eta ondo pasatzeko aukera izango dute.

2017·07·07


320x162

Gazterobotika izena duen hezkuntza-egitasmoarekin Debabarreneko Udalek, Debegesa garapen-agentziarekin batera, apustua egin nahi dute eskualdeko haur eta nerabeen artean bokazio teknikoak sustatzearen alde. Horretarako, gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko interesa piztea helburu duten 10 tailer antolatu dituzte, udarako, hainbat herritan.

20 orduko tailerrak dira, 5 goizetan banaturik, eta 2001 eta 2009 urteen artean jaiotako haur eta nerabeentzat dira. Bertan robotak eraiki eta programatuko dituzte eta bideojokoak sortzen ere ikasiko dute. Tailerrak euskaraz egingo dira.

Tailerrak non eta noiz:

  • Deba: uztailaren 10etik 14ra.
  • Eibar: uztailaren 17tik 21era eta abuztuaren 31tik irailaren 5era.
  • Elgoibar: uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
  • Ermua: abuztuaren 31tik irailaren 6ra.
  • Mallabia: irailaren 4tik 8ra.
  • Mutriku: abuztuaren 28tik irailaren 1era.
  • Soraluze: ekainaren 26tik 30era eta uztailaren 3tik 7ra.

Tailerretan parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko da. Plazak mugatuak dira.

Izena eman edo informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, sartu hemen: gazterobotika.eus