Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Prestakuntza-bekak Debagoieneko eta Debabarreneko enpresetan

Lanbide-eskarmenturik gabeko gazte tituludunentzat bekak antolatu ditUZTE.

2016·12·07


Murua Balzola Fundazioak, Kutxa Fundazioak  eta Bergarako UNEDek, lanbide-eskarmenturik gabeko gazte tituludunentzat  bekak antolatu ditu.  Lan-merkatuan sartzea erraztu eta onuradunen enplegu-aukerak areagotzeko. Bost hilabete (2017ko otsailetik ekainera) iraungo duten praktikak prestakuntza-ikastaro batez osatuko dira.

  • Beka kopurua: 30.
  • Iraupena: 5 hilabete (2017ko otsailaren 1etik ekainaren 30era).
  • Praktikaren garapena: enpresako praktikak astean 25 ordukoak izango dira, astelehenetik ostegunera.
  • Prestakuntza-ikastaroa: Kutxa Fundazioak antolaturiko prestakuntza-ikastaro bat egin beharko dute bekadunek, UNED-Bergarako Zentro Elkartuarekin lankidetzan; 80 orduko iraupena izango du, astean 5 orduko saioak eginez, ostiraletan.
  • Bekaren diru-kopurua: Gehienez 1.842,00 € gordin (5 hilerokotan ordainduta), eta dirua Kutxabankeko kontu batean sartuko da, kontuaren titularra bekadunak izan behar duelarik.

Baldintzak: 

  • Onuradunaren adina 18 eta 30 urte artekoa.
  • Langabezia-egoeran egotea, Lanbiden izena emanda.
  • Kutxabanken kontu baten titular izatea, horren bidez egingo baita bekaren ordainketa.
  • Egoitza fiskala Debagoieneko eta Debabarreneko (Gipuzkoa) udalerrietako edozeinetan izatea.
  • Aurrez lan-harremanik izan gabeak dagokien titulazioaren arloan.

Prestakuntza-izaera duten bekak direnez, titulazio berrienek izango dute lehentasuna.

Epea: abenduaren 18a.

Harremanetarako: 943 76 90 33 (UNED-Bergara Zentro Elkartua)

Webgunea +