Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Parte-hartzearen arloko lanpostua EGKn

Jardunaldi osoko urtebeteko eskaintza da, luzatzeko aukerarekin.

2016·12·21


Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) parte-hartzearen arlorako lan-deialdia zabaldu du, teknikari-lanpostua betetzeko. Jardunaldi osoko urtebeteko eskaintza da, luzatzeko aukerarekin. 

Baldintzak:

  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Euskal elkartegintzaren, gizarte-mugimenduaren eta parte hartzeko modu ezberdinen errealitatearen ezagutza izatea.
  • Gazteen eta, oro har, gizartearen errealitatearen ezagutza izatea.
  • Partehartzearen inguruko prozesu, egitasmo eta esperientzia ezberdinak ezagutu eta beraietan parte hartu izana.
  • Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua izatea (EGA, HABE 3...).
  • Gizarte-arloko goi-ikasketak izatea edo, beste esparruetako ikasketak izanda ere, gizarte-gaietan espezializatua izatea (bereziki parte-hartzearekin lotutako ikasketa gehigarriak izatea).
  • Gizarte-ikerketarako metodologiak (kuantitatiboak zein kualitatiboak) ezagutzea eta aplikatzea.
  • Lan-taldeak eta eztabaida-taldeak dinamizatu eta koordinatzeko gaitasuna eta esperientzia izatea. Dinamika hauetatik ondorioak atera eta dokumentuetan islatzeko gaitasuna izatea.
  • Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.

Epea: abenduaren 23ko goizeko 12:00ak arte.

egk@egk.org helbidera bidali / Gaian “Parte Hartze Teknikaria” idatzi.  

 

Kontaktua: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Andia, 11 nagusia Donostia Telefonoa: 943 42 97 67

egk@egk.org

Informazio +