Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Otsailak 7: Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna #SID2017

Interneten erabilera seguru baten alde egiten dugu, batez ere haur eta nerabeen artean.

2017·02·07


2004tik aurrera ospatzen da otsailean Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna. Europar Batzordeak eta Insafe-k (Internet Seguruaren aldeko Europako sarea) bultzatutako ekimena da.

Instant1ean programa

Guk ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Sustapen Zerbitzuak, Instant1ean programa sortu genuen iaz, haurrei eta nerabeei nortasun digitala egoki erabiltzen laguntzeko. Internet modu seguru eta egokian erabiltzen irakasteko hainbat material sortu eta gure webgunean jarri ditugu hezitzaile nahiz hezkuntza-arloko profesionalentzako: nerabeekin egiteko lan-fitxak, portaera egokiak...

13-17 urtekoentzako lehiaketa Instagramen #instant1ean

Gainera, nerabeentzako #Instant1ean lehiaketa sortu genuen Instagramen. Guztira, 600 argazki baino gehiago jaso genituen, zein baino zein sortzaileago, sarean duten jarrera egokia erakutsiz.

Aurten ere lehiaketa martxan jarriko dugu martxoan. Orain informazio guztia eguneratzen ari gara eta egun gutxi barru jarriko ditugu xehetasun guztiak, bai programarenak, bai lehiaketarenak.

Animatu eta parte hartu!