Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Nola parte hartzen dute gazteek Euskadin? Ikus ezazu EGKren bideoa

Bideoak gazteon parte-hartzea, elkarteetako gazteak, boluntario-lana eta ekimen sozialak aztertzen ditu.

2016·02·05


Bideoa, Gazteen Euskal Behatokiarekin batera egindako Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin ikerketaren laburpena da. Gazteei hainbat galdera egin zaizkie gai honi buruz:

  • PARTE-HARTZEA: Elkarte bateko kide edo boluntario den pertsona bat ezagutzen duzu? Gauzak aldatu daitezkeela uste duzu? Bizi-erritmoek zure parte-hartzea oztopatzen dute? Zein da hainbat erakunderekiko duzun konfiantza?
  • ELKARTEETAKO GAZTEAK: Zer esperientzia izan duzu elkarte batean? Non parte hartzen duzu? Gaztetxe batera joaten zara? Elkarte batean zaudenean, nola parte hartzen duzu?
  • BOLUNTARIO-LANA: Boluntarioa zara edo ekimen sozialetan parte hartzen duzu? Boluntarioa bazara, non ematen duzu zure denbora? Zer intentsitate mailarekin?
  • EKIMEN SOZIALAK: Zer ekimenetan parte hartzen duzu? Zein da zure inplikazioa?

Ikerketa ikusi