Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Musika-jaialdietan deskontuak Gazte Txartelarekin

% 10eko deskontua izango dute eguneko sarrera edo bonuek

2016·06·15


Musika gogoko duzu? Gazte Txartela baduzu, gutxiago ordainduko duzu uda honetako Azkena Rock Festival eta Bilbao BBK Live 2016 jaialdietarako eguneko sarrera edo bonua erostean.

Horretarako, jaialdiak egiten direnean, hauek jarritako lehiatiletan erosi beharko dituzu bai eguneko sarrera, bai bonua; hau da, aldez aurreko erosketetan ez da deskontua aplikatuko.

Nola lortu dezaket Gazte Txartela?

Gazte-txartelak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatu espainiarrean balioa izateaz gain, Europan ere balio du. Europako 38 herrialdeetan goza dezakezu eskaintzen dizkizun abantailez. Prezioa: 5,00 euro. Aurkeztu beharrekoa: NAN agiria. Adina: 30 urte baino gutxiago.