Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Musika Hamabostaldia: 18-30 urte badituzu, doan joan zaitezke

SOLasean dinamikaren bidez, kontzertua ikusi eta esperientzia berria bizi dezakezu

2016·07·29


Hamabostaldia

Abuztuaren 4tik 31ra izango da eta 70 eskaintza baino gehiago izango dira Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko hainbat herritan. 77. edizioa da aurtengoa eta honakoak dira azken urteotan gazteei egindako eskaintza bereziak:

  • #SOLasean edo #ConversanDO: 18-30 urte arteko pertsonei Hamabostaldiak 2na sarrera banatuko dizkie lehen aldiz musika klasikoko kontzertu batean izan daitezen. Helburua da musika-estilo honetara jende berria erakartzea eta jendearen aurreiritziak uxatzea. Trukean, parte hartzaileek haien esperientzia kontatu beharko dute kontzertu ondoren.
  • Ordu gaztea: 30 urtetik beherako lagunek 3 euroko salneurrian eskuratu ahal izango dituzte Kursaal Auditorioko eta Victoria Eugenia Antzokiko sarrerak (abuztuaren 30eko Haurren Kontzerturako izan ezik).

Zer egin behar dut SOLasean dinamikan parte hartzeko?