Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Martxan da nazioartekotze-bekak ematen dituen BEINT programa

Izen-ematea martxoaren 15a arte izango da eta hautatuek atzerrian praktikak egiteko aukera izango dute.

2017·03·10


 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Sailak martxan jarri ditu BEINT nazioartekotze-bekak. Programa honi esker, unibertsitateko tituludunak diren 100 gaztek atzerrian praktikak egiteko aukera izango dute.

Faseei dagokienez, hautaketa-prozesua gainditu dutenen artean, gazteek erakunde publikoetan prestakuntza jasotzeko aukera izango dute lehenengo. Azkenik, prozesua amaitzeko, enpresa batean  praktika profesionalak egingo dituzte. Ibilbidea bukatzerakoan ALUMNI taldean sartzen dira.

Bekadun gazteek aukera dute 60 lurraldetan ikasketak burutzeko eta, horri esker, enpresak gidatzeaz eta atzerrira zabaltzeaz arduratu ahal izaten dute. Orain arteko ibilbideari dagokionez, bekak burutu dituztenen %85ek lan munduan sartzea lortu du. Hala ere, aipatu beharra dago beken helburu nagusia prestakuntza jasotzea dela.

Ibilbide honen guztiaren emaitza oso arrakastatsua izaten da, izan ere, nahiz eta beken programaren helburua soilik prestakuntza izan, %85ek lan-munduan sartzea lortzen du.

Prozesuaren baldintzak honako hauek dira, besteak beste:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
  • Goi-mailako unibertsitate-titulazioa izatea (lehentasuna Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua,  Ekonomia gradua eta edozein Ingenieritza gradu duten gazteek izango dute).
  • Ingeleseko B2 maila izatea
  • Ezgaitasun fisikorik ez izatea.
  • Unibertsitate-tituludunentzako beste edozein laguntza jasotzen ez egotea.

Beken iraupena eta edukiari dagokienez, honakoak dira datak:

  • Prestakuntza teoriko espezializatua, 3 edo 4 hilabete.
  • Prestakuntza praktikoa 10 edo 12 hilabete.
  • Enpresa batean egiten diren praktika profesionalak 8 edo 10 hilabete.

Bekak eskatzeko epea martxoaren 15a da.

Informazio gehiago 

Harremanetarako:

  • Zuzenean:
    • Gasteiz: Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua
    • Donostia: Andia kalea, 13
    • Bilbo: Gran Vía, 85
  • Telefonoa: 012.