Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Martxan da Gipuzkoako Foru Aldundiak haur, nerabe eta gazteentzat antolatu duen udako kanpaina

Urtero bezala, abiatu da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria eta Kirol zuzendaritzaren udako kanpaina, ohiko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programekin. Aurten, foru-erakundeak 1.080 plaza eskainiko dizkie 7tik 13 urtera bitarteko haurrei eta beste 326 plaza 14tik 17 urtera bitarteko nerabeei. Aurtengoan, ordea, programa berri bat aurkeztu du: Zineleku. Honen bitartez, diziplinarteko prestakuntza eskaini nahi die 18tik 25 urtera bitarteko adina duten gazteei, ikus-entzunezkoen etorkizuneko sortzaile izan daitezen.

2016·04·05


UDALEKUAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.080 plaza eskainiko ditu aurtengo “Udalekuak” kanpainan. "Udalekuak" Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatutako programa da. 7tik 13 urtera arteko haurrentzat da, eta bertan parte hartzen dutenek aukera paregabea dute aisiako jarduera hezitzaileez gozatzeko.

Honen bitartez, jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

Aurtengoan, Gipuzkoan, Robotika gaia landuko da lehen aldiz. Robotikan hasteko bi txanda eskainiko dira Orion uztailean 12 eta 13 urte bitarteko haurrentzat.

Udalekuak kanpainaren inguruko informazioa: www.gipuzkoangazte.eus/udalekuak eskuragarri dago

 

GAZTE OPORRALDIAK

 

Gazte Oporraldiak programaren bidez 326 plaza eskainiko zaizkie uztailean eta abuztuan 14 eta 17 urte bitarteko gipuzkoar gazteei, 7, 10 eta 12 eguneko txandatan.

110 plaza dira 5 txandatan, beste autonomia-erkidego batzuekin koordinatuta eskaintzen direnak: zehazki, Madril, Extremadura, Gaztela-Mantxa eta Gaztela Leoneko gobernuekin eta Arabako Foru Aldundiarekin. Txanda horiek gaztelaniaz egingo dira, autonomia-erkidego horietako gazteekin nahastuta. Beste 216 plazak euskaraz izango dira eta honako toki hauetan egingo dira egonaldiak: Menorca, Valentzia, Tarragona eta Gipuzkoa.

Programa honek ekintza asko eta era askotakoak ditu eta helburu nagusia da Gipuzkoako gazteei beren aisialdi-astialdiak modu aberasgarrian igarotzen laguntzea.

Aurreko edizioetan bezala, “Gazte Rock” ere martxan jarri da, musikari lotutako egonaldia. Gasteizen izango da, beste autonomia-erkidegoko batzuetako (Madril, Melilla eta Galizia) eta Arabako gazteekin batera. Aurten, gainera, lehen aldiz, robotikaren inguruko txanda berria antolatu da.

 

Gazte Oporraldiak! Kanpainari buruzko informazioa:  www.gipuzkoangazte.eus/gazte-oporraldiak webgunean eskura daiteke.

Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programetan izena emateko epea:

Apirilaren 4tik 12ra.

 

ZINELEKU

Aurten, lehen aldiz, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiak Zineleku programa antolatu dute, Zarauzko Aterpetxean 10 eguneko egonalditan garatzeko. Programa horrek diziplinarteko prestakuntza eskaintzen die ikus-entzunezkoen alorrean etorkizuneko sortzaile izan nahi dutenei.

18 eta 25 urte bitarteko Gipuzkoako eta Arabako gazteentzat da.

Parte-hartzaileek zinemari buruzko tailerrak izango dituzte, eta profesional zinematografikoen edo beste diziplina artistiko batzuetakoen ikasgai magistralak jasoko dituzte; gainera, emanaldietan, performanceetan eta kontzertuetan parte hartu ahali zango dute.

Programa euskaraz izango da eta arduradunen artean lehen mailako profesionalak izango ditugu, besteak beste:

  • Jose Mari Goenaga, gidoilari eta errealizadorea
  • Maider Oleaga, , gidoilari eta errealizadorea
  • Katixa Agirre, idazlea eta EHUko Komunikazio Zientzien Fakultateko  irakaslea
Gipuzkoako 20  gazteei eskainiko zaie Zineleku programan parte hartzeko aukera. Gipuzkoarrek www.gipuzkoangazte.eus webgunean egin beharko dute aurretiko izena ematea apirilaren 21etik maiatzaren 6ra .

UDA TXOKO 

GFAko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko zerbitzuak tresna erabilgarri eta bizi bat eskaintzen die haurrei, gazteei, gazteria arloko profesionalei eta gurasoei Uda Txoko atalean.

Estatuko nahiz nazioarteko erakundeek eta astialdiko taldeek antolatutako udako ekintza eta programei buruzko informazioa eskaintzen du: udalekuak, auzolandegiak, brigadak, bidaia solidarioak… Gainera, astialdiaren alorrean lan egin nahi dutenentzako lan-eskaintzei buruzko informazioa ere ematen du. Informazio guztia www.gipuzkoangazte.eus webgunean, GURE PROGRAMAK atalean, lor daiteke.

 

 UDAKO PRORAMAK/PROGRAMAS DE VERANO

Anoeta, 28 • 20014 Donostia

TELÉFONO