Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Lortu deskontuak Zinemaldiko sarreretan!

Kutxabankeko Gazte Txartela edo Gazte-Txartela orokorra badituzu sarrerak merkeago erosi ahalko dituzu

2016·09·08


Irailak 16tik 24ra Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioa ospatuko da. Sigourney Weaver eta Ethan Hawke aktoreek jasoko dute aurten Donostia saria. Gainera, Gael García Bernalek Zinema Latinoaren Jaeger-LeCoultre saria jasoko du.

Sarreren salmenta

Kutxabankeko Gazte Txartela (Gaztekutxa, Visa BBK26, Visa BBK26+, Vital Gazte) izanez gero, ohiko sarrera baten gaineko % 50eko deskontua lortuko da. Ez du balio, ez K1-eko galatarako, ez Antonio Elorza belodromoko saioetarako. Aldiz, Gazte-Txartela orokorra edo Donostia Kultura txartela izanez gero, sarrera baten gaineko %10eko deskontua lortuko da.

Donostia Zinemaldiaren 64. ediziorako sarrerak bi datatan jarriko dira salgai:

  • Ostirala, irailak 9, 9:00etatik aurrera: Sail Ofizialeko galetarako sarrerak (Inaugurazioa, Donostia Sariak eta Klausura), Internet bidez; gainerako kanaletan, irailaren 11ko (igandea) 9:00etatik aurrera.
  • Igandea, irailak 11, 9:00etatik aurrera: gainerako saioak kanal guztietan. Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal Elkarguneko beheko solairua) eta Kursaal Elkarguneko leihatiletan (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10 sarreratik beherako erosketak), eta Interneten (www.sansebastianfestival.com eta kutxabank).

Sarrerak beste leku hauetan ere erosi ahal izango dira: Victoria Eugenia Antzokian, Tabakaleran, Príncipe zinema-aretoetan (hilaren 16tik aurrera) eta Trueba eta Antiguo Berri zinema-aretoetan (hilaren 17tik aurrera). Antonio Elorza Belodromoko sarrerak Antonio Elorza Belodromoko lehiatilatan bertan ere izango dira salgai saioak hasi baino bi ordu lehenago.

Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak. 7, 20 € balio duten saioetarako 10 sarrera baino gehiago erostean % 25eko deskontua egingo da salmenta-kanal guztietan eta baita leihatilatan ere, baldin eta erosketa bakar batean egiten bada.