Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Langabezia egoeran dauden gazteentzat lana bilatzen laguntzeko programa

Debabarrenako gazteentzat da programa eta apirilaren 7ra arte izena eman daiteke

2016·03·31


Gipuzkoako Foru Aldundiak,  beste hainbat eragilerekin batera, langabezia egoeran dauden gazteentzat Debabarrenako enplegu Anezka jarri dute martxan. 

Hautatuak diren pertsonak astean hainbat egunetan bilduko dira Eibarren, Debegesan. Bertan, lana aurkitzeko zenbait ekintza landuko dituzte saio desberdinetan hainbat profesionalekin: coaching eta adimen emozionaleko saioak, komunikazio dinamikak, marka pertsonala eta enplegu bilaketa 2.0, elkarrizketa pertsonaletarako entrenamendua, enplegagarritasun mapak, enpresetara bisitak, bilerak ekintzaileekin, lan bitartekaritzako prozesuak giza baliabideetako arduradunekin... 

Honakoak dira programan parte hartu ahal izateko hainbat betebehar:

  • Gizonezkoen kasuan, 18-29 urte izatea eta, emakumezkoetan, 18-34 urte izatea.
  • Ez da prestakuntza profil zehatz bat eskatzen
  • Ez da beharrezkoa esperientzia profesionala izatea
  • Apirilaren 7a baino lehen izena ematea, formulario hau bete eta bidaliz, edo inprimakia Debegesako bulegoetan entregatuz  

Saio informatiboa egingo da datorren apirilaren 5ean, asteartea, 10:00etan, Debegesan

Kontaktua:  Debegesa bulegoa

Helbidea: Azitain industrialdea 3 bis | 20600 Eibar (Gipuzkoa)
Telefonoa:  943 820 110
Emaila: lanzadera@debegesa.eus

Informazio gehiago 

Dokumentua deskargatu