Web edukia bistaratu
Berriak
Eduki publikatzailea
Diseinatzaile gazteak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan. Hautatuen zerrenda ikusi
2017·04·12
Jada hautatu dira EGK-ko diseinatzaile gazteen lan-poltsa:
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) diseinatzaile gazteen lan-poltsa osatuko duten pertsona eta enpresen gaineko erabakia hartu du. Guztira 50 proposamen jaso zitutzten. Guztien artean, hamaika hautagaitza aukeratu dira.
Hauek dira aukeratutako hamaikak (orden alfabetikoan) eta hemendik aurrera EGK-ko diseinatzaile izango direnak, iaz hautatu zirenekin batera:
- Alai Ondo Estudio
- Daniel Cabrera
- Ibon Markaida
- Janire Soldevilla
- Maite Rosende
- Miriam Isasmendi
- Nuria Córdoba
- Sara Jimenez
- Unai Martin
- Usue Egia
- Xanti Ugarte
Honako hau izan zen argitaratutako deialdia:
Deialdia egiten duena: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Baldintzak:
- 18-30 urte bitarteko gaztea izatea edo pertsona gazteez osaturiko enpresa izatea.
- Bai gaztelaniaz bai euskaraz (EGA edo parekorik) lan egiteko gaitasuna. Maila altua.
- EGKren kidea den entitate batean egotea edo plataformarekin loturaren bat izatea.
- EGKren estiloa, terminologia eta izaera ezagutzea.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) diseinatzaile gazteekin harremana izan nahi du sortuko diren lanak antolatzeko. Horretarako, 2017an diseinatzaile gazteen lan poltsa osatuko da izena eman eta aukeratzen diren diseinatzaileekin eta urtean zehar, beharren arabera, lanak banatuko dira ekintza bakoitzeko aurrekontu zehatzak adostuz.
Epea: 2017/04/28
Kontaktua:
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Ramiro de Maeztu, 15 behea Vitoria-Gasteiz - Autonomia, 44 behea Bilbo - Andia, 11 nagusia Donostia Telefonoa: 943 42 97 67
komunika@egk.org