Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Lan-eskaintza: Aholkularitza-teknikaria, Gipuzkoako lurralde historikoan haur eta gazte politikak garatzeko

Eskaera aurkezteko epea datorren 2016ko otsailaren 8an amaituko da

2016·01·22


Gipuzkoan haur eta gazte politikak garatzeko bulego teknikoak egin du deialdia. Lanaldi osorako da, martxoaren 1ean hasita. Honakoak dira lanpostuaren hainbat funtzio:

  • Udaletan esku hartzea. Gazteriako udal-langile teknikoei laguntzea eta aholkularitza eskaintzea.
  • Gaztematikaren, haurren, nerabeen eta gazteen sustapen-sistema orokorraren plangintzan laguntzea.
  • Gaztematikaren, haurren, nerabeen eta gazteen sustapen-sistemako organoetan kolaboratzea.
  • Lantaldeak dinamizatzea, udal eta foru langile teknikoekin.

Behar den profila

Besteak beste, ezagutzei dagokienez, gizarte-zientzietan diplomatua edo lizentziatua izan behar du. Gainera, haurren, nerabeen eta gazteen sustapen-arloko ezagutzak izan behar ditu, eta baita emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagozkienak ere.

Horrez gain, lan guztia euskaraz garatzeko gaitasuna baloratuko da, aholkularitza eta partaidetza-prozesuak diseinatzeko gaitasuna izan behar du, eta prozesu horiek ezarri eta garatzeko ahalmena. Horiez gain, lan-prozesuak dinamizatuko ditu, banaka zein taldeka.

Kontaktua

Informazio gehiago