Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kultura Digitala: sarean erabilera kritikoa eta kontzientea sustatzeko.

Kultura Digitala proiektuak hiru programa jarriko ditu abian, haurrak, gazteak eta hezitzaileak esparru horietan sentsibilizatzeko; Instant1ean, Kode_tu eta Zibebulliyng-a.

2017·03·31


Kultura digitala

haurrak ibilaldia

Kultura eta Gazteria diputatu Denis Itxasok eta Goizane Alvarez, Gazteria eta Kiroleko Zuzendariak Foru Aldundiak sustatutako Kultura Digitala ekimena aurkeztu dute. Haur, nerabe eta gazteak sarearen eta teknologia berrien erabilerari buruzko prestakuntzan eta garapen-prozesuan txertatzeko programa. Halaber, prentsaurrekoan izan dira Gazteriako zuzendari Goizane Alvarez eta proiektuarekin lankidetzan ari diren Orona Fundazioko Garapeneko zuzendari Iñigo Marquet, Kode Eskolako zuzendari Nerea Atxega Zubikarai, eta Psikologia Fakultateko katedratiko Maite Garagordobil.

Nabarmendu dute teknologia berriak bizitzeko, lan egiteko eta harremanak izateko modua aldatzen ari direla eta, egoera horren aurrean, kultura digitalaren bitartez jarrera kritikoa eta kontzientea sustatu nahi dutela haur, nerabe eta gazteen artean mundu digitalean ibiltzean eta teknologia berriak erabiltzean. Horretarako, teknologiei buruzko prestakuntzari eta erabilerari dagokienez, Kultura Digitala proiektuak hiru programa jarriko ditu abian, haurrak, gazteak eta hezitzaileak esparru horietan sentsibilizatzeko; Instant1ean, Kode_tu eta Zibebulliyng-a.

Programatutako ekintzak ikusteko, hona hemen Kultura Digitalaren Webgunea.