Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kultur ekitaldi, programa, ekoizpen edo garapen teknologiko bat bultzatu nahi? Aurkeztu #Meta!ra

Ekainaren 19ra arte irekita egongo da proposamenak aurkezteko epea.

2016·05·17


Meta! Mikromezenasgoko bide bat da, talde-finantzazioa egiteko tresna berria, pertsona askoren arteko lankidetzan oinarritua. Ekimen jakin baten garapenari laguntzeko diru-kopuru bat biltzeko, Internetek eskaintzen dituen aukerak erabiltzen ditu.

Mikromezenasgoaren oinarria ez da eskatzea, aitzitik, proiektu baten inguruan dauden interes-taldeak parte hartzera bultzatzea eta horiei eragitea da; hala bada, finantzazioa lortzeko modu batetik harantz, harremanetan jartzeko eta lankidetzan aritzeko modu berria proposatzen du.

Deialdi honen bidez, hortaz, Gipuzkoan finkatutako eragileek garatzen dituzten ekimen berritzaileen sorrera bultzatu nahi da kulturaren esparruan, herritarren parte-hartzearekin. 

Norentzat da deialdi hau?

Mikromezenasgoa bultzatzeko deialdi honetan, Gipuzkoako gizarte zibileko eragileek –partikularrek nahiz elkarteek– garatuko duten kultura-izaerako edozein proiektu aurkez daiteke. Bereziki baloratuko dira ekimen berritzaileak, gipuzkoar eragileen sorkuntza-ahalmenari eragiteko eduki nabarmena dutenak.  

Kulturaren alorreko edozein ekimen, ekitaldi, programa, ekoizpen kultural, zerbitzu, teknologiaren garapen,etab. aurkeztu ahal izango da mikromezenasgoa bultzatzeko kanpaina honetan. 

Nola aukeratzen dira proiektuak?

Meta! egitasmoan aurkezten diren proiektu guztien artean, 20 proiektu arte aukeratuko dira, fondoak bilatzeko kanpaina (mikromezenasgoa) egiten den fasera igarotzeko. Erakunde edo pertsona bakoitzak proiektu bat edo gehiago aurkeztu ahal izango ditu deialdira, baina bat bakarrik aukeratuko da. Proiektuetako bat gorde ahal izango da lankidetza-alorreko ekimen baterako.

Informazioa +