Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kirolaren alorrean lan egin, prestatu edo esperientziaren bat izan nahi Europan?

Urriaren 27an Donostiako Deustuko Unibertsitatean izango da saio informatiboa

2015·10·09


Eusko Jaurlaritzak eta Kirolaren Euskal eskolak, Deustuko Unibertsitatearen eta Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien Fakultatearen laguntzarekin, Europan lan egin, prestatu edo kirolarekin lotutako esperientziaren bat izateko programaren berri eman du.

Jarduera fisikoaren eta kirolaren alorreko ikasleak, irakasleak, monitoreak, entrenatzaileak eta profesionalak daude gonbidatuta. Doako bilera izango da eta aurrez izena eman beharko da bilerara joateko.

Bilera, goizeko 10:00etatik 12:00etara izango da honako helbidean: Loyola Centrum Mundaiz bidea, 50. Plaza-kopurua 400 pertsonako izango da.

Informazio gehiago