Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kimuak 2016: Euskadiko film laburren hautaketa

Kimuak urtean Euskadin egindako film laburren aukeraketa bat da.

2015·04·05


Deialdia egiten duena: Euskadiko Filmategia

Baldintzak: Aurkeztu ahal izateko, film laburraren egileek egoera hauetako bat bete beharko dute:  

A. Zuzendaria Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) erroldatuta egotea gutxienik deialdia argitara eman baino urtebete lehenagotik. EAEn jaioa izanik, gutxienez 5 urtez jarraian bertan bizitakoa izan behar du, edo jarraian izan ezean, bertan bizitako garaien baturak gutxienez 10 urtekoa izan behar du.  

B. Ekoizleak edo ekoizpen-etxeak EAEn izatea egoitza . Bi enpresen edo gehiagoren arteko koprodukzioa bada, EAEko ekoizleak gehiengoa duen bazkidea izan beharko du.

Edukia: Kimuak urtean Euskadin egindako film laburren aukeraketa bat da. Film labur aukeratuak sustatu eta banatzeko, edizio bakoitza jasotzen duen katalogo bat argitaratzen da Kimuak zigilupean. Katalogoa zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaltzen da, film laburren sorta berria nazioarteko ikuslegoari helarazteko.

Epea: 2016/05/31

Kontaktua: Euskadiko Filmategia Tabakalera - Andre Zigarrogileak plaza, 1 20012 Donostia-San Sebastián Telefonoa: 943 11 55 11

Posta Elektronikoa: kimuak@filmotecavasca.com

Informazio +