Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Azken Egunak!! Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta arte eszenikoetako ekimenean parte hartzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Katapulta Tour Gipuzkoa” programak deialdi bat egin nahi du 2017an Gipuzkoan egingo diren musikako eta arte eszenikoetako formatu txikiko emanaldietan parte hartuko duten artistak aukeratzeko.

2016·12·14


Musika, antzerkia eta arte eszenikoak gogoko dituzu? Monologoak egitea gogoko duzu? Maketa bat duzu? Hau izan daiteke zure aukera! Bidal iezaguzu zure lana eta, aukeratua bazara, Gipuzkoa osoan zehar kontzertuak eta emanaldiak izateko aukera izango duzu! Parte hartu!

Proposamenak abenduaren 19ra bitartean aurkeztu behar dira ondoko web-orrian: www.gaztemaniak.eus.

Deialdiak hiru helburu nagusi ditu:

  • Gipuzkoako artisten garapen profesionala sustatzea
  • Lurraldeko kultura dinamizatzea
  • Kultura-programazio egonkorra duten guneen ikusgaitasuna bultzatzea

 

Hautatutako proiektuei honako hauek eskainiko zaizkie:

  • Hiru emanaldi Gipuzkoako gune desberdinetan
  • 400 euro emanaldi bakoitzeko
  • Artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa
  • Musikari dagokionez, irizpide artistiko eta estilistikoek ahalbidetzen badute, emanaldietako bat Gaztemaniak programako talde profesional baten hasierako gonbidatu gisa izan daiteke.

KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2017