Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Katapulta Tour 20/000 zirkuitua: IGELAREN BANDA + HALF QUARTET PLUS TWO

Kontzertua ostegun honetan, ekainak 16, izango da Errenteriako De Cyne Reyna tabernan 22:30ean

2016·06·14


16 EKAI

IGELAREN BANDA + HALF QUARTET PLUS TWO

De Cyne Reyna taberna, Errenteria
 22:30

Bi musika talde hauek Katapulta Tour 20/000 ekimenean hautatuak izan dira. Aldundiak bultzatutako zirkuitua da, eta datozen asteetan hainbat kontzertu eta arte eszenikoetako emanaldi izango dira Gipuzkoa osoan zehar. Ikusi guztiak hemen 

IGELAREN BANDA

JAZZ SUSTRAIDUNA

Bixente Martínez (gitarra), Hasier Oleaga (bateria) eta Amaiur Cajaravillek (kontrabaxua) osatzen dute taldea eta euskal melodia tradizional eta modernoekin jolasten du, jazz instrumental formatuan.

Taldekideak, beraien errepertoriorako bertsolariek egunero erabiltzen dituzten melodietan oinarritu dira; beren hitzetan, «oso bizirik dauden melodiak dira». ”Erreguetan”, “Hobeto bizirik”, “Eskatu egiozu San Antoniori’” edo “Eguna pasa nekean eta”, besteak beste, musika horietan oinarrituta daude.

 

HALF QUARTET PLUS TWO 

JAZZ LAUKOTEA

“Half Quartet Plus” hard bop, cool jazz eta free jazz musiken eraginak dituen jazz laukote bat da. Taldekideak Musikenen (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia) ezagutu ziren eta harrezkero talde ezberdinetan parte-hartu dute; horrek  ikasteko eta esperientzia hartzeko balio izan die.

Ezohiko talde-formazio batek, bi saxofoi altu, baxu elektrikoa eta bateria, soinu modernoa eta gutxi entzuna ematen dio taldeari. Orain dela gutxi, Jazzaldiko 55. ediziorako aukeratu zituzten. Taldea osatzen dute Josu Salegik, saxo altua, Laurent Robinok, saxo altua, Dani Garcíak, baxu elektrikoa, eta Unai Olabarrik, bateria.