Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Izena ematea Auzolandegietan 2016

Izena emateko eta plaza eskuratzeko urratsak hauek izango dira.

2016·04·09


Izena emateko baldintzak:

  • EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2015eko Auzolandegiak programa arautzen duen Agindua EHAAn argitaratu aurretik.
  • 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea. Auzolandegi bakoitzak bere adin-tartea du ezarrita. Euskadiko auzolandegiak 18 -26 urte bitarteko gazteentzat dira.
  • Nazioarteko auzolandegien kasuan (munduko edozein gaztek parte har dezake halakoetan): ingelesez ondo hitz egitea. Batzuetan, auzolandegiko hizkuntza beste bat izan daiteke, adibidez, frantsesa edo alemana. Atzerrian ere nazioarteko auolandegiak daude, baina baita Euskadin eta gainerako autonomia-erkidegoetan ere.

Egutegia: 

  • Formularioa irekita, apirilaren 6tik 12ra arte. Formularioan jasotako datuetan akatsen bat dagoela antzeman ezkero, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren telefonora deitu: 945 01 95 36.
  • Apirilaren 13an aurreinskripzioa egin dutenen behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Bi eguneko epea ematen da akatsak zuzentzeko. Akatsak zuzentzeko gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus helbidera bidali mezua.
  • Apirilaren 18an aurreinskripzioa egin duten pertsonen behin-betiko zerrenda argitaratuko da.

​Informazio +