Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Izangozara: beken eta laguntzen programa gazteen prestakuntza espezializatua osatzeko

Gazteen bikaintasuna sustatu nahi da arkitektura, moda, gastronomia, arteak, ondarea, zientzia, kirola eta lankidetza bezalako esparruetan.

2015·04·26


Beka hauen bitartez, gazteen bikaintasuna sustatu nahi da arkitektura, moda, gastronomia, arteak, ondarea, zientzia, kirola eta lankidetza bezalako esparruetan, eta kontuan hartuko da familiaren errenta maila

Kultura Departamentuak beka eta laguntza programa berria du, arte, kirol, turismo eta lankidetzaren arloko gaietan Gipuzkoako gazteen prestakuntza espezializatua osatzeko.

Bekak honako hauek dira:

  • Musika, dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak, erakusketak.
  • Komisariotza, moda eta diseinua eta arkitektura.
  • Harizko instrumentistentzako prestakuntza espezializaturako Nicanor Zabaleta beka.
  • Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idigoras beka.
  • Prestakuntza beka Gordailun.
  • Turismoaren sektorean, oro har, eta sukaldaritza-gastronomiaren sektorean aplikatutako prestakuntza espezializaturako eta ikerketarako bekak.
  • Kooperante gazteentzako bekak.
  • Etorkizun oparoa duten kirolarientzat.
  • Kirolgi bekak.
  • Zientzia bekak.

Xehetasun guztiak www.izangozara.org webguneandaude ikusgai