Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Itsasfest jaialdia: musika, gastronomia, natura eta zinema Donostian

Ondarretako hondartzan eta Haizearen orrazian hainbat kultura-ekintza izango dira larunbatean

2016·08·23


Donostia 2016ek antolatu du Itsasfest ekimena; eta hainbat ekintza antolatu dira uztailaren 16an hasi eta irailaren 3ra bitartean: doako geo-ibilbideak, proiekzioak, kontzertuak. Ekimenaren helburua da naturarekin dugun harremana ulertzea eta hobetzea.

Larunbatean, abuztuak 27, jaialdia ospatuko da, goizeko 11:00etatik gaueko 00:00ak arte, Ondarretako hondartzan eta Haizearen orrazian (eguraldi txarra egingo balu Tabakaleran). Delorean talde zarauztarrak disko berria aurkeztuko du eta Mursego taldeak kontzertu berezia emango du, Jean Painlevé zuzendari frantsesaren film laburretan oinarrituta.