Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Irungo festetako Gaztegunearen programa ezagutu ezazu!

Ekainaren 25, 26 eta 27an Euskal Jai pilotalekuan jarriko den karpan gazteentzako hainbat ekintza ospatuko dira.

2017·06·20


320x162

Irungo Gazteriako arloak, aktibitate egokiak eta erakargarriak izan daitezen, gazteen ideien eta iritzien laguntzaz osatu du aurtengo Gaztegune programa. Euskal Jai pilotalekuan jarriko duten karpa handian ospatuko da programa honen bigarren edizioa, ekainaren 25, 26 eta 27an.   

Hasiera emateko, ekainaren 25ean Gaztegunearen inaugurazioa HOLI festa batekin ospatuko da. Gainera, Dany Sampayo ere izango da bertan, momentuko Traceurs onena. Bestalde, egun honetan kontzertuak ere izango dira, La Basu, Aneguria eta Huntza taldeen kontzertuak.

Ekainaren 26an, ordea, Ivan Despertavlogs, Haizea Gallagher eta Larrusketch youtuberrak ezagutzeko aukera izango duzue, baita Twin Melody-ren ahotsetan egun entzuten diren abestien bertsioak entzuteko ere. Eta egunari amaiera emateko, Oihan Vega Djak festa giroa jarriko du.

Azkenik, ekainaren 27an, Gaztegunearen azken egunean, Bocabeats komedia-ren eskutik hainbat abesti popular eta rapa nahasiko dituen emanaldia izango da, hainbat kontzertuz gain. Gainera, besteak beste, Psyco Clown taldeak musika eta antzerkiko ikuskizuna eskainiko du, pirotekniarekin eta argi-efektuekin.

Programa guztia ezagutu nahi duzu? Egin klik hemen!