Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Irun eta Ordiziako nerabe eta gurasoek Herritartasun Digitala landuko dute Instant1ean proiektuarekin

Saio pedagogiko bereziak antolatu dituzte herri horietako udalek eta Foru Aldundiak

2015·03·16


Foru aldundiak eta Gipuzkoako hezitzaileek, udalen laguntzarekin antolatutako Instant1ean programa aurrera doa eta Gipuzkoa osoko hainbat eskola, gazteleku eta txoko desberdinetan lantzen ari dira gaia.

Nerabeei sarean dituzten portaera egokiak barneratzen eta nortasun digitala modu egokian eraikitzen laguntzean datza proiektua. Gainera, zeharka, hainbat balore pedagogiko lantzen ari dira: berdintasuna, askatasuna, seguritatea,…

Bihar eta etzi, martxoaren 17an eta 18an, saio bereziak antolatu dira gai honen inguruan bai guraso, bai nerabeentzat. Martxoaren 17an Irunen izango da zita, batetik, gurasoentzat 18:00etan “Gizarte-sareak, telefonia eta komunikazioa” tailerra antolatu da eta, bestetik, nerabeek 19:00etan “Argazki eta smartphone tailerra” izango dute. Ordizian, aldiz, hurrengo egunean izango da saioa, gurasoentzat  18:00etan eta nerabeentzat 19:15etan.

Animatu eta parte hartu!