Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Nerabeentzako tailerrak Instant1ean Fest!-en

Tailerretan izena emateko epea ekainaren 7ra arte izango da.

2017·06·02


320x162

Instant1ean Fest! Ni ere #sareanONdo! Eta zu? jardunaldia eta Instant1ean lehiaketako sari-banaketa izango dira ekainaren 10ean, arratsaldean, Donostian. Ekintza guztiak Kutxa Kultur gunean, Tabakalerako 4. solairuan, izango dira.

Jardunaldiaren protagonista nagusiak 13 eta 17 urte arteko gazteak izango zarete; bertan aukera izango duzue sareetan eredugarriak izan daitezkeen youtuberrekin hitz egiteko eta doako tailer hauetan parte hartzeko:

 

- Argazkigintza digitala. Nola erabili gero irudi horiek Interneten. Ordubete, EUSK/GAZT (Niko Iturralde)

Zure tablet/smartphonearekin argazki erakargarriak ateratzeko trikimailuak, Niko Iturralde argazkilari profesionalaren eskutik. Eta gero, argazki horiek sare sozialetara igotakoan zer gertatzen da? Norenak dira? Zein eskubide dauzkagu? Galdera horiei guztiei erantzungo die.

- Hiriko Tipografiaren bila. Ordubete, EUSK/CAS

Tailer honetan, Tabakalerak ezkutuan dituen hizki bereziak erabiliz, mezu bat osatuko da: espazioa erabiliko da hizkiak osatzeko, gorputza eta inguruko elementuak konbinatuz.

- Instagrameko 8 HACK @macole66x-ren eskutik (Fernando Macole) 

Zure Instagrama hobetzeko trikimailuak ezagutu nahi dituzu? 

- Nire web-orria (Kode_Eskola)

Saio honetan zeure webgunea egiten hasiko zara,  atzean dagoen programazioa, HTML, era erraz eta dibertigarrian landuz. Zure profila sortuko duzu, argazki, bideo edota testuekin. Edukiak partekatzeko plataforma ezin hobea sortuko dugu, elementuak antolatuz, itxura erakargarria emanez...

Ez ahaztu, baten bat zure gustukoa baldin bada, izena eman ekainaren 7a baino lehen! Gainera, zozketak egingo dira tailerretan parte hartzen duzuen guztien artean.

Formularioa bete

Informazio +