Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Instant1ean programaren tailerrak arrakasta handia izaten ari dira

Ehundaka nerabe ari dira lanean Gipuzkoako gaztelekuetan Identitate Digitalaren inguruan

2017·03·28


Instant1ean programa Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako gaztelekuek elkarlanean bultzatu duten programa hezitzailea da. Proiektuaren azken helburua da gazteok teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea, Interneten ondo nola jokatu ikasi, eta sarean zuen eskubideak eta betebeharrak zein diren argitzea. Aste hauetan ekintza desberdinak lantzen ari dira hainbat herritako gaztelekuetan.

Xabi Solano, Nahikari Garcia eta Juantxo Arakama Urnietan

Aurreko ostiralean, 100 nerabe inguru bildu ziren Urnietako gaztelekuan. Bertan izan ziren Xabi Solano (Esne Beltza) eta Juantxo Arakama (Glaukoma) abeslariak eta Nahikari Garcia Realeko futbol-jokalaria, azken hau urnietarra, gainera.

Nerabeekin solasean aritu ziren sare sozialetan duten presentziaz eta haien erabilera egokiez. Esperientzia desberdinak ere partekatu zituzten.

Instant1ean Solasaldia Urnietan

Iban Garcia Youtuberra Eskoriatzan

Eskoriatzan, aldiz, Iban Garcia Euskal Youtuberra izan zen aurreko asteazkenean. Bertan ere jende mordoa bildu zen eta oso saio interesgarria izan zen. Youtuber gazteak pribatutasunaren inguruko hainbat aholku eman zituen eta bere egunerokotasuna azaldu zuen.

Instant1ean Youtuberrekin Eskoriatza

 

Datozen egunetan tailer gehiago herri desberdinetan

Donostiako auzo desberdinetan ere Instant1ean programaren barruan ekintza desberdinak egiten hasiak dira. Apiril osoan zehar ekintza ugari izango dira: Photocall sorkuntza, Hi selfie! Argazki rallya, Argazkiak etiketatzea eta grooming-aren arriskuak, Instagrameko aplikazioak ezagutzea…

Gainera, Ordizian ere hainbat ekintza prestatu dituzte asteburu honetarako:

  • Sareko 10 portaera egokiak lantzen + ZineForuma
  • Argazki Rallya.
  • Izan Youtuber. Iban Garcia Euskal Youtuberrarekin. Youtuberreko bideoak eta pribatutasuna.

Ikusi ekintza guztiak agendan

Parte hartu Instant1ean lehiaketan!

13-17 urte dituzu? Oraindik Instant1ean Instagrameko argazki lehiaketan parte hartu dezakezu. Sari ugari dituzu zai!