Web edukia bistaratu
Berriak
Eduki publikatzailea
Instant1ean lehiaketa: #instant1ean egin klik sareari!
2015·02·12
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritza eta Nerabe Zerbitzuetako hezitzaileek Instant1ean proiektua sortu dute.
Oinarri pedagogikoa duen egitasmoa da, eta ikasturte honetan informazioko eta komunikazioko teknologietan nerabeek dituzten zalantza, eskubide, betebehar eta jokabide egokiei buruz ari dira.
Egitasmo honen barnean instagrameko lehiaketa jarri dute martxan. Otsailaren 10ean hasi eta apirilaren 3ra arte izango da lehen fasea, egin beharrekoa oso sinplea da:
- 13-17 urte artean izan.
- @gipuzkoangazte kontua jarraitu instagramen.
- Argazkia atera eta instagramera igo.
- #instant1ean traola gehitu.
- Irudia deskribatu. Zertan ari zaren azaldu, eta gehitu adierazi nahi duzun jarreraren #traola: #ErrespetuaSaren,#SegurtasunaSarean, #SextingEz, #pribatutasuna, #identitatea, #AskatasunaSarean. Ikusi gure baloreak.
Epaimahaiak 10 argazki aukeratuko ditu, gipuzkoangazte perfilean igoko ditu eta, bertan apirilaren 6tik 15era bitartean, atsegite gehien dituzten 3 argazkiak izango dira saridunak. Sariak honakoak izango dira:
- Menorkara, Gazte Oporraldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko programarekin, 2 pertsonentzat bidaia.
- 300€ gailutan gastatzeko bonua.
- 150€ gailutan gastatzeko bonua.
- Parte hartzaile guztien artean zozketak izango dira lehiaketa guztian zehar.
Animatu eta parte hartu lehiaketan! #instant1ean klik sareari!